XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egunkariak ezin du euskal prentsaren normalizazioa lortu:

geuk, berriz, euskal prentsaren errealitatea, iragana eta esperantza, egunkari bakar batetara mugatzea, desbideraketarik arriskutsuenetako bat dela, deritzogu (...) medio horrekiko frustrazioa eta dezepzioa gertatzea ez bait litzateke oso harritzekoa eta orduan bai etorkizunerako ate guztiak betiko hertsirik iraungo luketela (...) horrelako bluf puntualak jendea inpresionatzeko balio dezakete baina ez bidean modu egokian aurrera joateko.

Egunkari bakarra, mito hutsa da:

euskarazko egunkari bakarra izan behar duela mito izugarria da (...) Inork ez dezala pentsa egunkari batek besterik ezin duela egon; ez dago pentsatzerik sektore politiko guztiekin ados joango den bat bakarra egin daitekeenik.

Alkimia ez bait da aski kasu hauetan (...)

Egia aitortzeko, euskal egunkarirako merkatu oso txikia dagoela esatea ondo dago eta arrazoinezkoa da gainera, baina linea ideologiko bateratsu eta zabal batek merkatu zabalagorik ekarriko lukeela esatea gehiegitxo esatea da.

Zabaltasunaren mitoa hautsi beharra dago.

Zaila da demostratzea egunkari bakar batekin indar handiagoa emango liokeela euskarari bat baino gehiago egoteko posibilitatea zabalduz baino.

Iparra argi gera dadila eskatzen du Argiak: guk uste dugu euskararen bilakaera eta normalizazioa behar duela izan gure iparraldea.

Zer dela eta mesfidantza hori Argian?

Lehen editorialetik ikus daiteke zehatz asko: hainbat urtez Anaitasunak bere hiltzoritik eta Argiak bere asteroko presentziaz euskal prentsaren izateko eskubidea erreibindikatzen pasa ondoren oihartzun faltak etsiturik gintuenean hara non aurten, bazter guztiak astintzen eta buruz gora ipintzen hasi bait da egunkariaren asunto horrekin.

Eta hirugarrenean:

bide bakar hori aldarrikatzen duten ia guziak frustraziotik datoz, hau da, euskara prentsan sortzeko nolabaiteko saioa egin ondoren ustel irten diren horietako batetatik.

Hala nola, egunkari eta aldizkari diglosikoetatik.